Gizartea -

Burgos

Espetxean sartu dute Villarcayon bost pertsona harrapatu zituen emakume arabarra

Ausarkeriaz gidatzea, bost lagun zauritzea eta istripua gertatu zen lekutik alde egitea egotzi diote 25 urteko gazteari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteburuan ustez autoarekin bost pertsona harrapatu zituen emakume arabarrarentzat behin-behineko fidantzarik espetxealdia agindu Villarcayoko (Burgos) instrukzioko eta lehen auzialdiko 2. epaitegiak. Oraingoz, gainera, ez du fidantzapeko askatasuna lortzeko aukerarik izango.

Gaztela Leongo Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, ostiral arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera 25 urteko gaztea, eta ausarkeriaz gidatzea, bost lagun zauritzea eta istripua gertatu zen lekutik alde egitea egotzi diote hari.

Bestalde, istripua gertatu zen unean kopilotu zihoan gizonak ere deklaratu zuen. Autoaren jabea den gizon horri aldian-aldian epaitegira joateko agindua ezarri dio epaileak.

Esan bezala, 25 urteko emakume arabarrari leporatu diote igandean Villarcayon jazotako harrapaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak