Gizartea -
Jazoera
Zortzi pertsona arin zauritu dira Santurtzin, sute batean kea arnastuta
Jose Miguel Barandiaran kaleko eraikin bateko bizilagunak irtenarazi behar izan dituzte baina, ordu batzuk geroago, behin sugarrak itzalita, euren etxeetara itzuli dira.
EITB.EUS
Zortzi lagun arin zauritu dira goizalde honetan Santurtzin, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastuta, Ertzaintzako iturriek baieztatu dutenez.
Sutea 03:55ean piztu da, Jose Miguel Barandiaran kaleko eraikin bateko etxebizitza batean. Sutearen ondorioz, auzokide guztiak irtenarazi behar izan dituzte, eta horietatik zortzi Gurutzetako, Basurtuko eta San Eloy ospitaleetara eraman dituzte, kea arnastuta, arin zauritu ostean.
05:20ean sugarrak itzali dituzte suhiltzaileek, eta eraikina aireztatu. Horren ondorioz, auzokideak euren etxeetara itzuli dira. Ikerketa abian da sutearen nondik norakoak argitzeko.