Gizartea -
Jaiak
Kale-zurrut deialdia galarazteko neurriak iragarri ditu Villabonako Udalak
Herriko jaiak bertan behera geratu ostean, sare sozialetan kale-zurruterako deialdia zabaldu da, baina inguruko herritarrei ez joateko deia egin diete eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri dute.
eitb.eus
Villabonako Udalak iragarri du neurriak hartu dituela herrian asteburu honetarako zabaldu den kale-zurrut deialdia galarazteko.
Jaiak bertan behera utzi zituzten koronabirusaren afera dela eta, baina sare sozialetan kale-zurruterako deia zabaldu da egunotan.
Horren aurrean, Beatriz Unzue alkateak kale-zurrutik ez egiteko eta inguruko herrietako herritarrei ez bertaratzeko eskatu die. Gainera, jakinarazi du Udaltzaingoa eta Ertzaintza jakinaren gainean daudela, eta behar diren neurriak hartuko dituztela.
Unzue “haserre” agertu da Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, eta “lehenengoa osasuna” dela azpimarratu du.
Villabonako herritarrek ere zabaldu dute mezua deialdiari aurre egiteko, eta bertan adierazi dute “arduragabekeria hutsa” izango litzatekeela kale-zurruta egitea.