Gizartea -

KORONABIRUSA

2 fasera itzuliko da Mendillorri auzoa, covid-19ko kasuen gorakada dela eta

Kutsatzeen kopurua etengabe hazten ari da, eta Nafarroko Gobernuak berriz 2 fasea ezartzea erabaki du. 122 koronabirus kasu atzeman dituzte azken egunotan Iruñeko auzo horretan.

122 koronabirus kasu atzeman dituzte azken egunotan Mendillorri auzoan.
122 koronabirus kasu atzeman dituzte azken egunotan Mendillorri auzoan.
122 koronabirus kasu atzeman dituzte azken egunotan Mendillorri auzoan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 2 fasea ezartzea erabaki du Iruñeko Mendillorri auzoan, koronabirusaren agerraldi baten ondorioz kutsatu direnen kopuruak gora egin duelako. Guztira 122 kasu izan dira, azken orduetan sei positibo berri eman ostean.

Gainera, Nafarroako Gobernuak 17 eta 28 urte bitarteko gazte guztiei PCR probak egingo dizkie gaur arratsaldetik aurrera, izan ere, agerraldi horretan kaltetutakoen % 93 dira. 2.400 bat gazteri egingo dizkiete probak.

Santos Indurain Foru Gobernuko Osasun kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, "egoera epidemiologikoak eta une honetako errealitateak Nafarroan birusaren transmisioa ahalik eta gehien murrizteko neurri gehigarriak hartzea gomendatzen dute".

Hala, foru agindu bat sinatuko duela azaldu du, Iruñeko Udalarekin kontsultatuta, Mendillorri 2 fasera itzul dadin, edukiera % 50era murriztuz ostalaritza establezimenduetan, txikizkako merkataritzan eta gurtza lekuetan.

Covid-19ari aurre egiteko neurriak

Nafarroako Gobernuak premiazko neurrien seigarren sorta onartu du gaur goizean, covid-19aren pandemiari aurre egiten jarraitzeko. Nafarroako Jauregian egindako ezohiko gobernu-bileran, Foru Lege Dekretu bat onartu da, ezohiko prebentzio-neurriak jasotzen dituena, agerraldiak geldiarazteko eta osasun publikoa arriskuan jar dezaketen berriak ager ez daitezen.

Horien artean, ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako lokalen ordutegia murriztea onartu da, baita beste lokal batzuena ere, hala nola, elkarte gastronomikoena, peñena, joko-aretoena eta jolas-aretoena. Halaber, gaueko ordutegian (adibidez, "botiloi" edo antzekoak) bizikidetzako eta aisialdiko ekitaldiak debekatuta daude bide publikoan goizaldeko 02:00etatik 06:00etara bitartean. Ostalaritzaren eta jatetxeen esparruan, taldeak mahai edo mahai-talde bakoitzeko gehienez 10 pertsonara mugatzen dira, bizikideak izan ezik, eta mahaien arteko segurtasun-distantzia mantendu egiten da.

Gainera, bertan behera geratu da araudiak aurreikusten duen itxiera ordua luzatzeko aukera, eta ordutegi bereziak ere ezingo dira baimendu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa olatu berria MOE albisteak gaur