Gizartea -

Astronomia

Uztailak 23, Neowise kometa Lurretik ikusteko egun onena

Ipar-mendebaldera begira jarri beharra dago eta Hartz-eme Handiaren konstelazioaren azpian aurkituko dugu 6.000 urte barrura arte Lurretik ikusiko ez den kometa.

Neowise kometa Gorbeiatik. Argazkia: David Lopez de Letona Garriz.
Neowise kometa Gorbeiatik. Argazkia: David Lopez de Letona Garriz.
Neowise kometa Gorbeiatik. Argazkia: David Lopez de Letona Garriz.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunotan Lurretik gertu (103 milioi kilometrora) dabilen Neowise kometa ikusteko egun onena uztailaren 23a izango da. Egun horretan gerturatuko da gehien gurera eta iluntzean zerura begiratuz gero, ipar-mendebaldean, Hartz-eme Handiaren azpian, aurkitu ahal izango da, betiere gailuren batekin begiratzen bada (prismatikoak edo teleskopio bat esaterako), bestela, izar baten antza baino ez zaio hartuko ziurrenik.

Kometak duela 4.600 milioi urte planeten eraketatik sortutako hondakin izoztuak dira. Espazioko gorputz hauen buztana, berriz, nukleotik banatzen den hautsa. Neowise kometa eguzkitik gertu igarotzen ari delako ikus dezakegu hain ondo, bere buztaneko materiala sublimatzen ari delako.  

Zientzialarientzat kometak denbora-kapsula kosmikoak dira. Izoztutako hondakinak direnez, informazio asko bildu dezakete kometetatik.

Galdu ezin den aukera bat da, izan ere, gure planetatik hain gertu igaroko den hurrengo aldia hemendik 6.000 urte ingurura izango da.

Lurretik Neowise kometa ikusgai izango da egunotan
Lurretik Neowise kometa ikusgai izango da egunotan
Lurretik Neowise kometa ikusgai izango da egunotan

1:17
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientzia hedapena gaur Gertaera astronomikoak Kometak gaur