Gizartea -

Trafiko istripua

Ibilgailu batek zikloturista bat harrapatu du Gernikako saihesbidean

Istripua 08:30 aldera izan da. Saihesbide horretara zihoan auto batek emakumearen bizikleta jo eta lurrera bota du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat Galdakaoko ospitalera eraman dute astearte goiz honetan, ibilgailu batek bizikleta jo eta lurrera bota ostean. BI-635 errepidean izan da istripua, Gernikako sahiesbidea izenez ezagutzen den tokian, Ajangiz parean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturrien arabera, istripua 08:30 aldera izan da. Saihesbidean sartzen ari zen auto batek emakumearen bizikleta jo eta lurrera bota du.

37 urteko emakumeak kolpe handia jaso du bizkarrean, eta, ondorioz, Galdakaoko ospitalera eraman dute anbulantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Galdakao Bizkaia Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea Bidegorriak Euskadin Trafiko istripuen biktimak