Gizartea -
KORONABIRUSA
Kutsatu eta ez kutsatuen arteko futbol-partida bat ikertzen ari da Foruzaingoa
Iruñean hilaren 20rako egin zuten hitzordua aurkitu du Poliziak sare sozialetan eta deitzaileen bila ari da.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Nafarroako Foruzaingoak ikerketa ireki du sare sozialetan covid-19arekin kutsatuta daudenekin ekimenak egitea bultzatzen ari direnak identifikatzeko, kutsatze masiboak eragin baititzakete.
Sare sozialetan atzeman diren deialdiak izaki, Foru Poliziaren Ikerketa Kriminaleko Delitu Informatikoen esparruko taldearen esku geratu da ikerketa, osasun publikoaren kontrako delitu gisa.
Foruzaingoak ohar bidez jakitera eman duenez, sare sozialen bidez horrelako ekimenak bultzatzen ari diren pertsonak identifikatu eta aurkitu nahi dituzte.
Deigarriena, uztailaren 20rako Iruñean, Mendillorri auzoan, deitu duten futbol partida bat: bertan, kutsatuak ez kutsatuen aurka aritzea proposatu dute.
Poliziak gogoratu du osasun agintarien neurriak bete egin beharra daudela eta jendeari zentzuz jokatzeko eskatu diote.