Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Sailak Tolosa, Zarautz eta Eibarrera zabaldu ditu ostalaritzako neurriak

Herri horietan, ostalaritza-establezimenduen edukiera % 50era mugatu dute, barran kontsumitzea debekatuta dago, eta establezimeduek, gehienez ere, 23:30ean itxi beharko dute.

Taberna bateko terraza bateko mahaiak. Irudia: EFE
Taberna bateko terraza bateko mahaiak
Taberna bateko terraza bateko mahaiak. Irudia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak Ordizian ostalaritzaren arloan hartutako neurri murriztaileak Zararautz, Tolosa eta Eibar herrietara zabaltzea erabaki du. Neurriak bihartik aurrera aplikatuko dira, eta maskarak nahitaez erabiltzeari dagokionez gaur hartutakoen osagarriak dira, besteak beste.

Herri horietan, ostalaritza-establezimenduen edukiera % 50era mugatzen da, barran kontsumitzea debekatuta dago, eta establezimeduek, gehienez ere, 23:30ean itxi beharko dute. Txokoei eta elkarte gastronomikoei ere aplikatzen zaie neurria.

Gainera, jaiak, dantzaldiak eta ekitaldi herrikoiak bertan behera geratuko dira.

Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzak Zarautzen uztailaren 8an eta 12an ikasturtearen amaierako ospakizunetan parte hartu duten pertsonei eskatu diete etxean egon daitezela, ez dezatela kontakturik izan arriskuko pertsonekin, eta jar daitezela harremanetan beren osasun-zentroarekin PCR proba bat egin diezaieten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak izango dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" izango da derrigorrezkoa abuztuaren 1etik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eibar albisteak Eusko Jaurlaritza Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa