Gizartea -
Koronabirusa
500 euroko isuna jarriko diete Bakion maskarak botatzen dituztenei
Udalak "brigada berde bat" sortuko duela ere iragarri du, hondartza eta inguruak hondakinik gabe mantentzearen inguruan kontzientziatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Bakioko Udalak 500 euroko isuna jarriko die maskarak bide publikora botatzen dituztenei, Udalak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Azken udalbatzarrean onartu zuten neurria, eta kaleetan horrelako hondakinak agertu ostean hartu dute, herritar batzuen ohitura hori desagerrarazteko.
Bestalde, Bakioko Udalak iragarri du boluntarioak bilatuko dituela "brigada berde bat" sortzeko, hondartza eta inguruak hondakinik gabe mantentzearen inguruan kontzientziako herritarrak eta bisitariak.
"Brigada berdea" Bakioko bizilagunek eurek proposatu zuten, udalerriko hainbat eragile mahai baten inguruan bildu ondoren, hondartzaren kudeaketari eta hareatzako hondakinen gorakadari irtenbide bat bilatzeko.