Gizartea -

OMENALDIA

Maskararen erabilera bultzatzea eskatu die Eudelek euskal udalei

Eudelen arabera, pandemiako biktimei eta osasun-langileei egingo zaien omenaldia aukera bikaina da euskal udalek maskaren erabilera gomendatu eta bultzatzeko.

Donostia, atzo. Argazkia: EFE.
Donostia, atzo. Argazkia: EFE.
Donostia, atzo. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan, omenaldia egingo zaie pandemiako biktimei, osasun-langileei eta COVD-19aren aurka borrokan aritu diren eta ari diren pertsona zein kolektibo guztiei. Ekimen horren harira, Eudel Euskal Udalen Elkarteak maskararen erabilera bultzatzea gomendatu die euskal udalei, batez ere herritarrei zuzendutako komunikazio eta jakinarazpen publikoetan.

Eudelek azaldu duenez, egun horrek "hainbat arlotako erakunde guztien elkarlanaren sinbolo" izan beharko luke, eta musukoak "gure egunerokoaren oinarrizko zatia" izan beharko lukeela azpimarratu du.

Zentzu horretan, elkartearen iritzian, "erakundeak gizartea kontzientziatze lanetan giltzarri dira", eta horien mezuek "bizitzak salbatzen dituzte eta, ondorioz, osasun-langileen ekintzak babesten lagunduko dute" baieztatzen du.

Horrenbestez, uztailaren 16an egingo diren omenaldien harira, euskal udalei zuzendu zaie Eudel "maskararen erabilera gogorarazi eta sustatzeko herritarrei zuzendutako komunikazio eta jakinarazpenetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Maskarak EUDEL