Gizartea -

Koronabirusa

Donostiako Etxadi kiroldegian koronabirus kasurik izan ez dela argitu dute

Langile batek ustez positibo eman zuela eta, zentroa itxi egin zuten. Alabaina, Osakidetzak baieztatu du ez dagoela kutsatuta eta zentroa astearte honetan irekiko dute berriro.  

Donostiako Udalak Etxadi udal kiroldegia itxi du astelehen honetan. Argazkia: EiTB
Donostiako Udalak Etxadi udal kiroldegia itxi du astelehen honetan
Donostiako Udalak Etxadi udal kiroldegia itxi du astelehen honetan. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Etxadi udal kiroldegia astearte honetan irekiko dute berriro, Osakidetzak koronabirus kasurik izan ez dela egiaztatu ostean.

Igandean, kiroldegian zerbitzua ematen duen enpresa bateko langile batek PCR proban positibo eman zuela jakinarazi zioten Donostia Kirola erakundeari. COVID-19arekin gaixorik dagoen pertsona batekin –ez du loturarik kiroldegiarekin– harreman zuzena izateagatik egin zioten testa.

Horrela, bada, koronabirusari aurre egiteko protokoloa jarri zuten martxan, eta, besteak beste, gaurtik aurrera kiroldegia ixtea erabaki zuten.

Halaber, osasun agintariak ohartarazi zituzten, baina Osakidetzak gaur baieztatu du "positibo faltsua" izan zela eta langilea ez dagoela kutsatuta.

Horrenbestez, Udalak astearte honetan irekiko ditu berriro Etxadi kiroldegiaren ateak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Kiroldegiak