Gizartea -

Azpiegiturak

Hegoaldeko Saihesbideko bidesariak, martxan

Kamioilariek autobide berria boikotatzeko eta Txorierri erabiltzeko dei egin dute. Beraz, zirkulazioa ohi baino motelagoa izan liteke bide horretan.

Supersur
Supersur
Hegoaldeko Saihesbideak doan izateari utzi dio

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizeko seitan Hegoaldeko Saihesbideko bidesariak kobratzen hasi dira, lehen lau egunetako doanekoa izan eta gero.

Garraiolariek autobide berriari boikota egiteko eta Txorierri edo beste alternatiba batzuk erabiltzeko dei egin dute. Izan ere, 'Supersaihesbide'aren bidesariak hilabetean 800 euroko kostua ekarriko diela salatu dute.

Bere aldetik, Bizkaiko Aldundiak adierazi du bidesariaren helburua ez dela dirua irabaztea.

Bidesariak kobratzeko bost tarte eta hiru ibilgailu mota ezarri dituzte. Halaber, prezioa ezberdina izango da egunaren eta orduaren arabera.

Lanegunetan, autoek 1,08 euro ordaindu beharko dituzte ibilbide luzeena (Larraskitu-Gallarta) egiteko. Jaiegunetan, ordea, erdia, 0,55 euro.

Kamioi arinek 5,98 euro ordaindu beharko dituzte lanegunetan, eta astunek 6,74.

Gauez (24:00 - 06:00), autobidea doanekoa izango da ibilgailu guztientzat.

110.000 ibilgailu hiru egunetan

Larunbatetik astelehenera, 109.100 ibilgailuk erabaili zuten saihesbide berria. Horietako 7.000 kamioiak ziren, Foru Aldundiaren datuen arabera.

Erabiltzaile gehieneko eguna igandea izan zen, batik bat 18:00etatik, Kantabriatik etxera itzultzen ari ziren bizkaitarren bidaiak zirela eta.

Gaur goizeko seitan Hegoaldeko Saihesbideko bidesariak kobratzen hasi dira, lehen lau egunetako doanekoa izan eta gero.Garraiolariek autobide berriari boikota egiteko eta Txorierri edo beste alternatiba batzuk erabiltzeko dei egin dute. Izan ere, 'Supersaihesbide'aren bidesariak hilabetean 800 euroko kostua ekarriko diela salatu dute.Bere aldetik, Bizkaiko Aldundiak adierazi du bidesariaren helburua ez dela dirua irabaztea.Bidesariak kobratzeko bost tarte eta hiru ibilgailu mota ezarri dituzte. Halaber, prezioa ezberdina izango da egunaren eta orduaren arabera.Lanegunetan, autoek 1,08 euro ordaindu beharko dituzte ibilbide luzeena (Larraskitu-Gallarta) egiteko. Jaiegunetan, ordea, erdia, 0,55 euro.Kamioi arinek 5,98 euro ordaindu beharko dituzte lanegunetan, eta astunek 6,74.Gauez (24:00 - 06:00), autobidea doanekoa izango da ibilgailu guztientzat.110.000 ibilgailu hiru egunetanLarunbatetik astelehenera, 109.100 ibilgailuk erabaili zuten saihesbide berria. Horietako 7.000 kamioiak ziren, Foru Aldundiaren datuen arabera.Erabiltzaile gehieneko eguna igandea izan zen, batik bat 18:00etatik, Kantabriatik etxera itzultzen ari ziren bizkaitarren bidaiak zirela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Istiluak Bilbon gaur Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Supersur Bilbo