Gizartea -

Zaldibarko zabortegia

Mosaikoa egin dute Zaldibarren, Alberto eta Joaquin desagertu eta 151 egunera

Berrogeita hamar bat bizilagun bildu dira Zaldibarko plazan Joaquin eta Alberto desagertu zirela 151 egun pasatu direnean oraindik ez dagoela bi langileen arrastorik salatzeko.

151 zenbakiadun mosaiko batekin salatu dute Joaquin eta Albertok desagertuta jarraitzen dutela. EiTB
151 zenbakiadun mosaiko batekin salatu dute Joaquin eta Albertok desagertuta daramaten denbora.
Mosaikoa egin dute Zaldibarko luiziaren 151 egunak gogoratzeko

0:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamar lagun inguru bildu dira Zaldibarko plazan Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko. Bost hilabete bete dira luizia gertatu zenetik, eta bertan lurperatuta jarraitzen dute.

Herritarrek 151 zenbakia erakusten zuen mosaiko bat egin dute bi langileen oroimenez, lurpean daramatzaten egunak gogora ekarriz.

Zaldibar Argitu plataformak deitu du elkarretaratzea, eta herriko plazan egin da, isilik eta "Alberto, Joaquin, osasuna, erantzukizunak" zioen pankarta batekin.

Gaizka Zaparte plataformako kideak esan duenez, ekintza horrekin bost hilabeteren ostean langileen gorpuak oraindik ez direla agertu salatu nahi izan dute.

Halaber, zabortegiak jarraitzeak "desastrea" eragin ondoren ez dela dimisiorik egon salatu dute, nahiz eta "bistakoa den Eusko Jaurlaritzak ardura duela zabortegiaren kudeaketan" eta bertako "irregulartasunak ezagun" zituen.

Elkarratetaratzean atera duten pankarta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Zaldibar Luiziak gaur