Gizartea -
COVID-19
MOEk hidroxiklorokina entseguak bertan behera utzi ditu
"Hidroxiklorokina eta lopinabir/ritonabir botikek ez dute pertsona ospitaleratuen hilkortasuna murrizten, zaintza estandarrekin alderatuta", azaldu du Munduko Osasun Erakundeak.
Agentzia | Erredakzioa
COVID-19ari aurre egiteko, hidroxiklorokina eta GIBaren aurkako lopinabir/ritonabir botiken konbinazioa probatzeari utzi diotela jakinarazi du Munduko Osasun Erakundeak (MOE) larunbat honetan, ospitalean dauden pazienteen hilkortasuna murrizten ez dutelako.
"Entseguko behin-behineko emaitzen arabera, hidroxiklorokina eta lopinabir/ritonabir botikek ez dute pertsona ospitaleratuen hilkortasuna murrizten, zaintza estandarrekin alderatuta", azaldu du MOEk ohar batean.
"Entseguak berehala etengo dituzte ikertzaileek", erantsi du MOEk. Saiakuntzaren zuzendaritza batzordeak proba uzteko gomendioa eman ondoren hartu dute erabakia.
Ospitalean ez dauden pazienteak
Hala ere, beste entsegu batzuetan hidroxiklorokina edo lopinabir/ritonabir "ospitalean ez dauden pazienteetan" probatzeari utziko ez diotela zehaztu du erakundeak.
Ekainaren erdialdean hidroxiklorokina tratamendu taldea desegin behar zuela iragarri zuen MOEk dagoeneko.