Gizartea -

Lehen Arreta Arnasberritzen

Lehen Arretak "gero eta baliabide eskasagoak" dituela salatu dute Bilbon

Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute Arriagaren aurrean. Arreta "duin eta kalitatezkoa eskaintzeko baliabide gehiago" behar dituztela aldarrikatu dute.

Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta elkarretaratzea egin dute Bilbon. Irudia: EiTB
Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta elkarretaratzea egin dute Bilbon. Irudia: EiTB
Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute Bilbon

1:41

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak protestei berrekin die. Pandemiaren aurretik hasiak ziren aldarrikatzen anbulatorioetan eta, oro har, Lehen Arretan "gero eta baliabide eskasagoak" dituztela eta "gero eta gaixo gehiago mediku eta erizaineko".

Bilbon, Arriaga antzokiaren aurrean egin dute elkarretaratzea, pandemiak "egoera okertu" egin duela eta arreta "duin eta kalitatezkoa eskaintzeko baliabide gehiago" behar dituztela aldarrikatu dute.

Komunikabideetan argitaratutako eskutitz batean, "gauzak asko zaildu dira, askoz denbora gutxiago dugu pazienteak ikusteko, baina pandemia baino lehenago ere gure egoera oso larria zen", salatu dute.

Plataformako ordezkari batek ETBri azaldu dionez, "ez da batere indartu gure plantilla, ez daukagu denborarik pazienteak artatzeko. Orain, udan, medikuentzat ordezkapenak zero izango dira".

"Gertatuko dena izango da askotan plantillaren erdia egongo garela, eta ez dauden medikuen pazienteak guk artatu beharko ditugu. Hori ez da gauza berria, hori azken urteetan gertatzen ari da uda guztietan, eta ez udan bakarrik, lan bajak ez dira betetzen, ezta lanaldi murrizketak ere", erantsi du.

"Pertsonal falta daukagu, ez bakarrik medikuen kasuan, baita administratiboen kasuan ere", azpimarratu du. Deseskalatzearen eta konfinamenduaren ostean "lehen arreta % 10 indartzea" beharrezkoa zela uste du, "eta hori ez da gertatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilboko albisteak EAE Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Azken ordukoa protestak Erizainak azken ordukoa COVID kasuak Anbulatorioak