Gizartea -
IRTEERA OPERAZIOA
10 kilometrorainoko auto-ilarak Trapagaran eta Muskiz artean, Kantabriako noranzkoan
14:30 aldera amaitu dira arazoak. Bestalde, furgoneta bateko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan, bere ibilgailuarekin sakan batetik behera erori ondoren, Karrantza parean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
10 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira gaur goizean Trapagaran eta Muskiz artean, A-8 autobidean, Kantabriako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez. 14:30ak aldera itzuli da egoera normaltasunera.
Gainerakoan, udako irteera operazioaren bigarren egun honetan, lasaitasuna da nagusi EAEko errepide sarean.
Istripua, Karrantzan
Bestalde, furgoneta bateko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan, bere ibilgailuarekin sakan batetik behera erori ondoren, Karrantza parean.
BI-3622 errepidean izan da istripua, 09:15 inguruan. Ertzaintzaren arabera, furgoneta sakan batera erori da, Lanestosara bidean.
Ikerketa zabaldu dute, gertatutakoa argitzeko.