Gizartea -

Altsasuko gazteak

Hirugarren gradua eman diete Altsasuko hiru gazteri

Hirugarren gradua lortu dute Jokin Unamunok, Oihan Arnanzek eta Adur Ramírez de Aldak. Kartzela-egoera berriak berekin dakartzan onurak eskuragarri dituzte jada.

Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa. Irudia: eiTB.
Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa. Irudia: eiTB.
Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa. Irudia: eiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Unamunok, Oihan Arnazek eta Adur Ramirez de Aldak hirugarren gradua eskuratu dute, eta horrenbestez kartzelatik ateratzeko baimena dute jada. Altsasuko Gurasoak plataformatik baieztatu dute Zaballako kartzelatik ostegun honetan baieztatu dietela gazteetako batzuek hirugarren gradua lortu dutela, eta horrekin batera, baimen berriak.

Unamunok, Arnanzek eta Ramirez de Aldak 1.300 egun baino gehiago egin dituzte preso, eta haiek dira, hain zuzen ere, kartzela-zigor luzeenak jaso zituztenak, zortzi eta bederatzi urte eta erdi artekoak. Ostiral honetatik aurrera, hirugarren graduari dagozkien baimenak onartuko zaizkie.

Iñaki Abad eta Aratz Urrizolarekin batera, pasa den abenduan lortu zuten egoera berria, bost dira jada hirugarren graduan dauden Altsasuko gazteak. Joan Ander Cob eta Julen Goikoetxeak, ostera, bigarren graduko kartzela-zigorrarekin jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu