Gizartea -
KORONABIRUSA
Establezimendu bat itxi dute Donostian, kutsatze batekin zerikusia duelakoan
Lokalaren itxiera igande arratsaldean izan zen, langile batzuek "egun batzuk lehenago kutsatzeagatik konfinatu zituzten pertsonekin izan zezaketen harremana" dela eta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako Udaltzaingoak Egia auzoko establezimendu bat itxi du, Orioko (Gipuzkoa) COVID-19aren agerraldiarekin lotutako kutsatze batekin zerikusia duelakoan, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez, baieztatutako kasuen arabera, Orion 17 pertsona daude kutsatuta, "transmisio lerro argi batekin", eta Gipuzkoako beste herri batzuetan atzeman dituzten beste bost kasu gehitu dizkiete horiei, "ziur aski aurrekoekin lotutakoak".
Donostiako Udaleko iturrien esanetan, Egia auzoko lokala igande arratsaldean itxi zuten, orduan sartu baitziren agenteak establezimenduan "langileak identifikatzeko eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ixteko emandako agindua jakinarazteko", langile batzuek "egun batzuk lehenago kutsadurarekin lotuta konfinatu zituzten pertsonekin izan zezaketen harremana" dela eta.