Gizartea -

Hegoaldeko Sahiesbidea

Nafarroako eredua eta 'tarifa merkeagoak' ezartzea eskatu du Hiruk

Ordainsarien tarifak "gehiegizkoak" direla salatzen dute eta hori ekiditeko, kamioilari asko Txorierritik joan eta errepide hori pilatuko dutela uste dute.

Hiru sindikatuaren protesta. Argazkia: EFE
Hiru sindikatuaren protesta. Argazkia: EFE
Hiru sindikatuaren protesta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako eredua hartzeko eta “tarifa merkeagoak” ezartzeko eskatu dio Hiruk, garraiolarien sindikatuak, Bizkaiko Aldundiari, Bilboko Hegoaldeko Sahiesbideko ordainsarien tarifak “gehiegizkoak” direla iritzita.

Aldundiaren parean bildu dira garraiolari talde bat Hiruko idazkari nagusiarekin Patxi Agirrerekin batera, 2. kategoriako kamioiek 6,72 euro ordaindu behar dituztela salatzeko.

A-8tik pasa beharrean, kamioiek nahitaez pasa behar dute Hegoaldeko Sahiesbide honetatik, eta jada gaur, hilak 10, ireki da errepidea goizeko seietan. Datorren asteazkenera arte, 14ra arte doakoa izango da, baina ordutik aurrera ordainsaria 1,08 euro eta 6,74 euro bitartekoa izango da.“Gehiegizko ordainsari hau batik bat bizkaitarrek ordaindu beharko dutela” salatu du Agirrek, “etxeko garraiolariek”, Bilboko portuan” lan egiten dutenek eta egunean bertatik lau bidai egin behar dituztenek”, ez kantabriarrek edota atzerritarrek, astean gehienez bitan pasako direnek.Nafarroa osoa gurutzatzeak bost euro inguru balio ditu garraiolariarentzat, Bilbo zeharkatzeko bestalde, ia zazpi euro behar dira.Ordainsari hori ekiditeko, kamioilari asko Txorierritik joango direla adierazi du Agirrek, eta horrek errepide hortan pilaketak eragingo dituela esan du.

Hegoaldeko Sahiesbideak atseden gunerik ez izatea salatu du gainera Agirrek eta “XXI. Mendeko errepideetan” beharrezkoak direla gaineratu du.

Nafarroako eredua hartzeko eta “tarifa merkeagoak” ezartzeko eskatu dio Hiruk, garraiolarien sindikatuak, Bizkaiko Aldundiari, Bilboko Hegoaldeko Sahiesbideko ordainsarien tarifak “gehiegizkoak” direla iritzita.Aldundiaren parean bildu dira garraiolari talde bat Hiruko idazkari nagusiarekin Patxi Agirrerekin batera, 2. kategoriako kamioiek 6,72 euro ordaindu behar dituztela salatzeko. A-8tik pasa beharrean, kamioiek nahitaez pasa behar dute Hegoaldeko Sahiesbide honetatik, eta jada gaur, hilak 10, ireki da errepidea goizeko seietan. Datorren asteazkenera arte, 14ra arte doakoa izango da, baina ordutik aurrera ordainsaria 1,08 euro eta 6,74 euro bitartekoa izango da. “Gehiegizko ordainsari hau batik bat bizkaitarrek ordaindu beharko dutela” salatu du Agirrek, “etxeko garraiolariek”, Bilboko portuan” lan egiten dutenek eta egunean bertatik lau bidai egin behar dituztenek”, ez kantabriarrek edota atzerritarrek, astean gehienez bitan pasako direnek. Nafarroa osoa gurutzatzeak bost euro inguru balio ditu garraiolariarentzat, Bilbo zeharkatzeko bestalde, ia zazpi euro behar dira. Ordainsari hori ekiditeko, kamioilari asko Txorierritik joango direla adierazi du Agirrek, eta horrek errepide hortan pilaketak eragingo dituela esan du.Hegoaldeko Sahiesbideak atseden gunerik ez izatea salatu du gainera Agirrek eta “XXI. Mendeko errepideetan” beharrezkoak direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Bizkaia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Sindikatuen albistea Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak Supersur albisteak