Gizartea -
Nafarroa
43 urteko emakume bat zauritu da Nafarroan, autoa iraulita
Istripua 07:39 aldera jazo da, N-121-B errepidean, ibilgailua bidetik atera eta irauli denean. Zauritutako emakumea Iruñeko bizilaguna da, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
eitb.eus
43 urteko emakume bat zauritu da astelehen honetako lehen orduan Otsondo mendatean, Baztanen (Nafarroa), bere autoa iraulita, Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Istripua 07:39 aldera jazo da, N-121-B errepidean, ibilgailua bidetik atera eta irauli denean.
Zauritutako emakumea Iruñeko bizilaguna da. Bertaratu diren osasun arloko langileek istripua izan den tokian bertan artatu dute, eta, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman dute, anbulantzian.
Suhiltzaileak eta Elizondoko Foruzaingoko agenteak ere bertaratu dira istripuaren berri izan ostean, eta Foruzaingoak zirkulazioa erregulatu eta ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.