Gizartea -
ERASOA
Emakume bat atxilotu dute Irunen beste bati edalontzi batekin eraso egiteagatik
Biktima Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute eta puntuak eman dizkiote aurpegian. Erasoa 05:30 aldera gertatu da, dantzaleku batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 27 urteko emakume bat atxilotu du gaur goizaldean Irunen, beste emakume bati edalontzi batekin eraso egiteagatik. Erasoa dantzaleku batean gertatu da eta biktima osasun zentro batera eraman behar izan dute.
05:30 aldera izan du erasoaren berri Ertzaintzak. Diskotekara joan, eta emakume bat aurpegitik odoletan zegoela ikusi dute. Gauzak horrela, biktima Donostia Ospitalera eraman dute, zauria jostera.
Zauritutako emakumeak beste batek kristalezko botila batekin kolpatu duela jakinarazi die eta ertzainek lokalaren barruan aurkitu dute usteko erasotzailea.
Atxilotu eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.