Gizartea -
Bizkaia
Bi pertsona zementuzko bi bidoitara kateatu dira Bilbon
Sukar Horia taldearen trantsizio ekologikoaren aldeko protesta bat da.
EITB.EUS
Bi pertsona zementuzko bi bidoitara kateatu dira Bilboko Kale Nagusian. Ondorioz, bi errei okupatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean.
Sukar Horia taldearen trantsizio-ekologikoaren aldeko protesta bat da. Sare sozialetan zabaldutako ohar batean azaldu dutenez, trantsizio-ekologikoaren aurrean "gizartean aldaketa" eskatzeko egin dute protesta.
Honakoa adierazten da komunikatuan: "Pobreziari aurre egiteko ezinbestekoa izango da aberastasunaren banaketa masibo bat. Langabeziari aurre egiteko, lanaldiak murriztu eta zerbitzu publikoak indartu beharko dira, zaintza-sistema publiko bat sortzearen bidez, adibidez. Merkatu globalizatuak ekartzen dituen gerren eta neokolonialismoaren aurrean, ekonomiaren birkokatzearen alde egitea, elikadura subiranotasunaren alde egitearen bidez, adibidez".
Protesta ekintza horren ondorioz, trafikoa eten behar izan dute Kale Nagusiko bi noranzkoetako ezkerreko erreietan, baina 11:45ean egoera normalizatuta zegoen jada eta suhiltzaileek askatu egin dituzte bi pertsonak.