Gizartea -
KORONABIRUSA
EAEk urtebete baino gutxiago duten haurren COVID-19 kasuak erregistratu ditu
Izan ere, astelehenean izandako 8 kutsatze berrietatik bi adin txikiko haurrei dagozkie.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
COVID-19ak kutsatutako urtebete baino gutxiagoko haurren "hainbat kasu" erregistratu ditu EAEk azken asteetan.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren esanetan, kutsatutako pertsonen batez besteko adina jaisten ari da, eta egoera horrek "atentzioa" ematen du; horietako batzuek familiako hainbat kiderekin harreman estuak izan zituztela gaineratu du.
Astelehenean izandako 8 positibo berrietako bi adin txikiko umeak dira, Murgak prentsaurreko batean azaldu duenez, eta hildako bat ere izan dela jakinarazi du.
Horren arabera, haurrek ez dute gaixotasunaren adierazpen larririk izaten, baina "gerta daiteke baten batek gaixotasun hori izatea", ohartarazi du, eta adingabeak "babesteko" eskatu dio gizarteari.
Sailburuaren hitzetan, azken asteotan atzemandako foku guztiak kontrolpean daude, Txagorritxuko (Gasteiz) eta Basurtuko (Bilbo) ospitaleetan, Orion (Gipuzkoa) eta Bizkaiko hiriburuko Jesusen Zerbitzarien egoitzan erregistratutakoei erreferentzia eginez.
Murgak esan duenez, arrisku handieneko jarduera eta kolektiboetan kontrol eta jarraipen estuagoa egiten ari dira, sasoikako langileen kasuan, esaterako, baina orain EAEn "oso gutxi" daudela gaineratu du.