Gizartea -

Koronabirusa

8 positibo berri EAEn eta 13 Nafarroan azken 24 orduetan COVID-19aren ondorioz

Hildakoei dagokienez, beste heriotza bat izan da EAEn. Nafarroan, berriz, ez da hildakorik izan.

Herritarrak maskarekin. Argazkia: EFE
Herritarrak maskarekin. Argazkia: EFE
Euskadik hildako bat eta 8 positibo berri zenbatu ditu azken orduetan

2:10

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak beste heriotza bat eragin du EAEn azken 24 orduetan; hortaz, pandemia hasi zenetik 1.605 pertsona hil dira koronabirusarekin. Gainera, zortzi kasu positibo berri baieztatu dira PCR proben bidez eta 54 test azkarren bidez, bi ume tartean.

Nekane Murga Osasun sailburuak COVID-19ak EAEn izandako intzidentziari buruzko datu eguneratuak eman ditu. Astelehenean, guztira 3.329 proba egin zituzten (2.899 PCR eta 430 proba serologiko edo test azkar).

PCR bidez baieztatutako positibo berriak zortzi izan ziren guztira, aurreko jardunaldian baino bat gehiago. Horietatik lau Gipuzkoan gertatu ziren, hiru Bizkaian eta bat Araban. Bestalde, 54 kasu berri atzeman zituzten 'test azkarren' bidez.

Gainera, atzo COVID-19a gainditu duten 24 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR proban negatibo eman zuten aurretik positibo eman ondoren, eta bi pertsonak ospitaleko alta jaso zuten. 10 pertsona daude ZIUn, aurreko eguneko berberak.

Nafarroari dagokionez, azken orduetan 13 kasu positibo berri erregistratu dira, PCR proben bidez. Guztira, 5.416 dira, eta hildakoak, berriz, 528, ez baita aldaketarik izan.

13 positiboetatik bat baino ez da astelehenean atzemandako bi kutsatze guneekin lotutako kontaktu bat, nahiz eta kontaktuak arakatzen eta PCR probak egiten jarraitzen duten.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 30 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino bat gutxiago. 28 gela arruntetan daude eta bi zainketa intentsiboetan (atzo baino bat gutxiago).

Hainbat astetan kasu berrien kopuruak nabarmen behera egin ostean, astelehen honetan 21 kasu berri izan dira, eta orain 13 gehitu zaizkie.

Osasun Ministerioak heriotza bat eta 108 kutsatze zenbatu ditu

Osasun Ministerioak astearte honetan jakitera eman duenez, azken 24 orduetan beste heriotza bat izan da koronabirusaren ondorioz, eta, guztira 28.325 pertsona hil dira, eta beste 108 kutsatu dira, guztira 246.752 kasu.

108 kutsatze berrietatik, 45 Aragoik jakinarazi ditu, eta azken 7 egunetan 2 hildako izan direla jakinarazi du; 25, Madrilgo Erkidegoan (5 heriotza aldi horretan); 15, Katalunian (heriotzarik ez); eta, 13, Nafarroan (hildakorik gabe).

Gainera, astelehenean 4 kasu diagnostikatu zituzten Euskadin, 2 Valentzian, beste horrenbeste Gaztela-Leonen eta bat Andaluzian eta Extremaduran, hurrenez hurren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Osasunbidea gaur Nafarroako albisteak