Gizartea -

Eguraldia

30 graduak gaindituko dira hurrengo egunetan

San Juan gaua beroa izango da lurraldearen zatirik handienean, eta kostaldean tenperatura 20 gradukoa izango da gau osoan zehar.

Arabako Garaioko urtegia. Argazkia: EFE.
Arabako Garaioko urtegia.
Arabako Garaioko urtegia. Argazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenera arte tenperatura altuak eta iraunkorrak izango dira Kantauri isurialdean; urteko sasoia kontuan hartuta, termometroak batez bestekotik gora jarriko dira, beroaldia osatuz.

Tenperatura 30 gradutik gorakoa izango da Kantauriko zonaldean, eta barnealdean zein hegoaldean 35era hurbilduko dira.

San Juan gaua beroa izango da lurraldearen zatirik handienean, eta kostaldean, 20 graduko tenperaturak izango dira gau osoan zehar.

Astearte honetan, San Juan eguneko bezperan, abisu horia ezarri dute Nafarroako Ebroko erriberan tenperatura maximoengatik, 14:00etatik 19:59ra.

Tuteran, zehazki, ekainaren 19tik, aurreko asteko ostiraletik, 30 gradutik gorako tenperaturak mantendu dira eta ekainaren 26ra arte iraungo dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere beroa nabarmena izango da. Maximoak 30-35 °C-koak izango dira, kostaldean izan ezik, izan ere, kostaldean hego-ekialdeko haize leunak  brisak 30 ° C-tik gorakoak izatea eragotziko du. Oro har, zerua oskarbi egongo da, goizean behe-lainoa egongo da eta barnealdeko mendialdeetan hodeiak izango dira arratsaldean.

Bilbon termometroek 30 gradu markatuko dituzte, eta Iruñean, 34. Tenperaturek apurka-apurka gora egingo dute Gasteizen ere, 30 gradura iritsiz, eta Donostian 28ra.

Asteazkenean ere giro beroa izango dugu, baina baliteke tenperaturak kostaldetik gertu apur bat baxuagoak izatea, haizearen eraginez. Egunaren bigarren partean ere hodei gehiago egongo dira; eta hodei horiek ekaitzak ekar ditzazkete, barnealdeko eskualdeetan bereziki. Hego-ekialdeko haizeak nagusituko dira, baina arratsaldetik aurrera brisa Kantauriko eskualdeetara iritsiko da, lasaitasun pixka bat ekarriz.

Tenperatura maximoei dagokienez, asteazkenean Bilbon 30 ºC-koak izango dira eta Donostian 27 ºC-koak. Gasteizen, termometroak 33 ºC-tan kokatuko dira eta Iruñean, aldiz, 36 ºC-tan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda