Gizartea -
Harrotasunaren Eguna
Bilboko Udalak LGTBIQ+ banderarekin argiztatuko du fatxada
Udalak fatxada argiztatuko du aste honetan zehar ekainaren 28rarte, igandea, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udalak bere eraikin nagusiaren fatxada LGTBIQ+ banderaren koloreekin argiztatuko du aste honetan zehar, ekainaren 28ko gauera arte, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Udalak #NikUlertzenDut kanpaina instituzionala abiarazi du berriro, maiatzaren 17an Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira kaleratutakoa eguneratuta. Kanpaina horri zortzi erretratu gehitu dizkio, "Bilboko herritarren profil desberdinak" irudikatzeko eta aniztasuna aldarrikatzeko.
"Gaur bezalako egun batean herritarrek kalera ateratzeko askatasuna izan dezaten borrokatu diren LGTBIQ+ kolektiboko pertsona horiek guztiak ikusarazi nahi ditu Udalak, jazarpena, lotsa eta umiliazioa atzean utziz", adierazi du.
1969ko ekainaren 28an Stonewallen (New York, AEB) izandako istiluak oroitzen dira egun horretan, LGTBIQ+ taldearen aldarrikapen eta borrokaren hasiera markatu zutenak, identitatea eta sexualitatea duintasunez bizitzeko eskubidearen alde.