Gizartea -

EZBEHARRA

120 bildots inguru hil dira Errezilen izan den sutean

07:50 aldera gertatu da ezbeharra, Erdoizta auzoan dagoen arditegi batean. Bi urte bakarrik zeramatzan azpiegitura horrek martxan.

Honela geratu da Errezilen su hartu duen arditegia. Argazkia: Gipuzkoako Suhiltzaileak
Honela geratu da Errezilen su hartu duen arditegia.
Sute handi batek 100 bildots baino gehiago erre ditu Errezilgo baserri batean

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

120 bildots inguru hil dira igande honetan Errezilen (Gipuzkoa) izandako sutean, Gipuzkoako suhiltzaileek euren Twitter kontuaren bidez jakinarazi dutenez.

Suhiltzaileek azaldu dutenez, ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, Erdoizta auzoko abeltzaintzako instalazio batek su hartu duenean.

Hainbat unitate bertaratu dira eta suak kalte handiak eragin ditu bi urte besterik ez zituen eraikinean.

Animaliez gain, traktore bat eta lanerako hainbat material zegoen gordeta bertan gordeta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitu du ez dela kalte pertsonalik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Abeltzaintza enpresak