Gizartea -
KORONABIRUSA
COVID-19an 24 positibo gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduetan
Araban 3 kasu berri aurkitu dituzte, Bizkaian 9, Gipuzkoan 4 eta Nafarroan 8. Ez da inor hil azken orduotan. Espainiako Estatuan zazpi pertsona hil dira eta 134 positibo berri atzeman dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Koronabirusak eragindako pandemiak ez du heriotzarik eragin azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan; beraz, 1.603 hildako izan dira oraingoz. Horrez gain, 16 kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez eta 49 test azkar bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak larunbat honetan emandako datuen arabera: 3 Araban (2 Gasteizen eta 1 Urkabustaizen), 9 Bizkaian (8 Bilbon eta 1 Barakaldon) eta 4 Gipuzkoan (3 Orion eta 1 Bergaran).
Normaltasun berria berme guztiekin bizi ahal izateko, osasun sistemak kasu berriak atzemateko eta bakartzeko duen gaitasuna goraipatu du Murgak eta normaltasun egoera luzatu dadin, norberak duen "ardura handia" berretsi du beste behin ere, segurtasun neurri guztiak mantentzeko deia eginez.
"Erne jarraitu behar dugu" eta guztiok "prebentzio neurriak bete behar ditugu" ohartarazi du berriz ere Murgak. Izan ere, Alemaniako eta Txinako azken koronabirus agerraldiek argi utzi dute "arriskuak hor jarraitzen" duela.
Txagorritxuko agerraldiari buruz, Murgak esan du ez direla positibo gehiago agertu eta fokua erabat kontrolatutzat emate dutela. Basurtuko kasuan, berriz, positibo berriak izan dira, baina bat ere ez ospitale barruan edo langileen artean. Positibo berriak kutsatuen gertuko kontaktu izateagatik jada koarentenan ziren pertsonak izan dira.
Horietako zazpi Jesusen Mirabeak kongregazioak kudeatutako adineko egoitza batean antzeman dituzte. Dirudienez, pertsona batek paziente bati bisita egin zion Basurtun.
Gaur egun, COVID izan diren edo diren 10 pertsona daude ZIUn, aurreko egunean baino bat gutxiago.
RO indizea 0,95 da gaur.
Bestalde, Osasun sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, farmazia-agenteen eta boluntarioen elkarlanari lanari esker, denbora honetan guztian sendagaiak etxera ematea eta tratamenduak luzatzea ahalbidetu dela. Kolektibo kalteberak (adineko pertsonak, mendekotasuna duten pertsonak, patologia anitzekoak, kronikoak, etab.) farmazietara edo osasun-zentroetara joan beharrik ez izateko hartu zen erabaki zen.
Guztira, arrisku taldeko 12.579 pertsonek jaso dituzten botikak euren etxeetan. Gainera, martxoaren 17tik aurrera, 676.000 pertsonak baino gehiagok jaso ahal izan dute tratamendua. Era berean, medikazioarekin zerikusia zuten 90.000 dei egin zaizkie gaixoei.
Programa bertan behera geratu da oraingoz.
Zortzi COVID-19 kasu berri Nafarroan, baina hildakorik ez
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, zortzi kutsatu berri atzeman dituzte Foru Erkidegoan PCR proben bidez azken 24 orduetan.
Hildakorik ez da izan, berriz, zortzigarren egunez jarraian. Guztira, 528 pertsona hil dira Nafarroan pandemia hasi zenetik.
Gaur egun 30 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino hiru gutxiago. Horietatik 26 plantan daude -hiru gutxiago-, eta 4 ZIUetan.
Zazpi hildako eta 134 kutsatze berri azken 24 orduetan Espainiako Estatuan
Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, zazpi pertsona hil dira azken orduetan koronabirusarekin, eta 36 azken zazpi egunetan; guztira, 28.322 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik.
Azken 24 orduetan, gainera, 134 kutsatu berri atzeman dituzte. Beraz, 245.938 kasu diagnostikatu dira osasun krisia hasi zenetik.
Madril, Katalunia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Euskadi dira kutsatu eta hildako gehien izan dituzten hiru erkidegoak.