Gizartea -
Hezkuntza
Nafarroako Gobernuak azpimarratu du ez dela Skolaeren edukia epaitu
Remirezen arabera, ebazpenak planteatzen duen arazoa "forman besterik ez" dago, ez da "sakonean sartzen", eta Gobernuak egitasmoarekin duen konpromisoa berretsi du.
agentziak | erredakzioa
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Skolae programaren ezarpena bertan behera uzten duen ebazpenean prozedura akats bat aipatzen dela, "forman soilik" sartzen dela, eta ez duela programaren edukia epaitzen. Gainera, Gobernuak hezkuntza egitasmoarekin duen konpromisoa berretsi du.
Parlamentuko osoko bilkuraren aurretik egindako adierazpenetan, Auzitegiak ez duela programaren edukia epaitzen azpimarratu du, eta aurreproiektua aurkezteko garaian txosten batzuk gaineratu behar zirela esaten duela soilik.
Era berean, Nafarroako Gobernuak Skolaerekin "konpromiso argia eta irmoa" duela eta "Nafarroan gazteenen arteko berdintasunean sakontzeko erabilgarria" dela aipatu du.
Aurrerantzean hartu behar dituzten pausoez galdetuta, erantzun du orain helegitea aurkezteko aukera aztertu behar dutela, baina lehenik ebazpenaren azterketa sakona egin behar dutela.