Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Txorierriko korridoreko errei bat berriro ireki dute Sondikan, Donostiako noranzkoan
Dena dela, eguerdia baino lehentxeago amaitu dituzte garbiketa lanak, eta, horri esker, errei bat ireki dute berriro Donostiarako noranzkoan. Kamioia N-637 errepidean gurutzatuta geratu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kamioi baten gidaria zauritu egin da Txorierriko korridorean, Sondika parean, "guraizearena" egin ostean. Ondorioz, errepidea itxi dute Donostiako noranzkoan, eta auto-ilara handiak sortu dira.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 09:00ak aldera gertatu da, kamioia N-637 errepidean gurutzatuta geratu da eta korridoreko errei guztiak moztuta geratu dira Donostiarako noranzkoan. Bilbotik Txorierriko korridorerako sarbidea ere moztuta geratu da, eta trafikoa Enekuritik desbideratu dute.
Dena dela, eguerdia baino lehentxeago amaitu dituzte garbiketa lanak, eta, horri esker, errei bat ireki dute berriro Donostiarako noranzkoan, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Bizkaiko hiriburuko sarbidean trafiko arazoak sortu dira ostegun honetan; izan ere, beste istripu bat izan da A-8 autobidean, Sabino Arana kaleko sarreran, San Mameserako bidean, eta errei bat oztopatuta geratu da.