Gizartea -

Zirkulazioa

Ireki dute N-I errepidea Idiazabalen, kamioi-istripu batengatik itxita egon ostean

Ezbeharraren ondorioz, kamioi-gidaria arin zauritu da eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Ilarak sortu dira itxita izan den bitartean.

N-I errepidea itxi dute Idiziabalen, Irungo noranzkoan. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
N-I errepidea itxi dute Idiziabalen, Irungo noranzkoan
N-I errepidea moztuta dago Idizabalen, Irunerako norabidean, kamioi bat irauli ostean

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat irauli da gaur goizean N-I errepidean Etzegarate gainaren inguruan, Idiazabalen (Gipuzkoa), eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta ibilgailuak Urtsuarandik bideratu dituzte zenbait orduz, baina errepidea irekitakoan berehala desagertu dira ilarak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Kamioizalea arin zauritu da.

Ezbeharra 05:10 aldera gertatu da. Paketeak zeramatzan Scania markako ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da.

Gidaria arin zauritu da, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Ibilgailua, berriz, errepidean gurutzatuta geratu da, eta zamaren zati bat erori zaio.

Larrialdietarako zerbitzuek zauritua artatu ostean, Urtsuarandik bideratu dute trafikoa, eta horrek kilometrotik gorako auto-ilarak eragin ditu gaur goizeko lehen orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak