Gizartea -

BIZKAIA

Sei atxilotu pertsonen salerosketaren aurkako operatibo batean Bizkaian

Atxilotuak hiru emakumezko eta hiru gizonezko dira, sexu-esplotaziorako delitu-jarduera horretan aritzen den Txinako sare bateko kideak.

Ertzaintzaren operazioa Boluetan. Irudia: EiTB
Ertzaintzaren operazioa Boluetan
Ertzaintzak pertsonen salerosketaren aurkako operatibo bat jarri du martxan Bizkaian

0:40

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketaren aurkako operazio bat abiatu du gaur goizean Bilbon eta Barakaldon (Bizkaia), eta sei pertsona atxilotu eta lau biktima askatu ditu.

Atxilotuak hiru emakumezko eta hiru gizonezko dira, delitu-jarduera horretan aritzen den Txinako sare bateko kideak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Operatiboan, bi etxebizitza miatu dituzte: Bilbotik Galdakaora doan errepidean, Bilboko Bolueta auzoan bata, eta Barakaldoko Murrieta kalean bestea.

Lonja bat ere miatu dute Errekalden (Bilbo). Operatiboak zabalik jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak