Gizartea -

KORONABIRUSA

Negatibo eman du Donostiako Jesuiten ikastetxeko kasu susmagarriak

Ikastetxeak DBH4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako eskola presentzialak bertan behera uztea erabaki du.

Donostiako Jesuiten ikastetxea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Donostiako Jesuiten ikastetxea
Donostiako Jesuiten ikastetxeko ikasleak negatibo eman du

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Jesuiten ikastetxeak DBH4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako eskola presentzialak bertan behera uztea erabaki du, nahiz eta gaixotasun horrekin bateragarriak diren sintomak zituen ikasleari egindako PCR probaren emaitza negatiboa izan.

Donostiako zentroak ohar batean azaldu duenez, balizko kasuaren berri izan ostean, "dagokion protokoloa" abiatu zuen ostegunean, eta "berehala" jarri zen harremanetan Osakidetzarekin, haren "jarraibideak" betez.

Koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak dituen ikasleari egindako PCR probaren emaitza negatiboa dela eta, "ostegunean hartutako neurriak indarrean egoteari utzi diote, besteak beste, ikaslearekin harremanetan egon ziren gazteen familiek 14 egunez berrogeialdia egitea", Jesuitak ikastetxetik jakitera eman dutenez.

Hala ere, ikastetxeko zuzendaritza taldeak ostiral honetan egindako bileran erabaki du "DBH4ko eta Batxilergoko 1. mailako 2. mailako aurrez aurreko eskolak bertan behera uztea, eta ikasturtea etxetik amaitzea, prozesu honetan guztian erabilitako online metodologiarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa