Gizartea -

Koronabirusa

Gaztelugatxen ekainaren 24an egitekoa zen San Joan eguneko ospakizuna, bertan behera

Gaztelugatxe itxita dago, kutsadurak saihesteko, COVID-19aren pandemiagatik.

Gaztelugatxe itxita dago, eta ez da Joan Joaneko ospakizunik izango. Argazkia: EFE.
Gaztelugatxe itxita dago, eta ez da Joan Joaneko ospakizunik izango
Gaztelugatxe itxita dago, eta ez da Joan Joaneko ospakizunik izango. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztelugatxe itxita egongo da hilaren 24an, San Joan egunean, eta, beraz, egun horretan ez dute egingo bertako ermitan ohikoa izaten den meza, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Udalaren arabera, udarako jai eta ospakizun guztietan aldaketak izango dira, jendetzarik ez izateko eta koronabirusaren pandemiak sortutako egoera berrira egokitzeko.

Madalena egunean, uztailaren 22an, Aritz Abaroa Bermeoko alkateak teila botako du itsasora Izaro uhartearen ondoan; ospakizunean, baina, ez dituzte Elantxobe eta Mundaka bisitatuko.

San Joan bezperan, gainerako urteotan ez bezala, ez dute Goiko Plazan surik piztuko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Azken ordukoa Bizkaia EAE Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Gaztelugatxeko albisteak Suak Euskadin Koronabirusaren Eris aldaera gaur Alarma-egoeraren amaiera Deseskalatzearen azken ordukoa