Gizartea -

Koronabirusa

Bilboko Estropatada urrian egingo dute, covid-19ari egokitzeko

WOP Fundazioak antolatzen duen ekimen solidarioa ezingo dute aurreikusita zegoen bezala egin, hau da, ekainean.

Milaka "ahate" Itsasadarrera jaurtitzen, 2019ko Estropatadan. Argazkia: Efe.
2019ko Estropatada
Milaka "ahate" Itsasadarrera jaurtitzen, 2019ko Estropatadan. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Estropatada gaixotasun neurodegeneratiboen aurka WOP Fundazioak urtero antolatzen duen ekimen solidarioaren zortzigarren edizioa ekainetik urrira atzeratu dute, parte-hartzaileak koronabirusaren arriskuaren aurrean babesteko.

Mikel Renteria WOPen sortzaileak azaldu duenez, “ziurgabetasuna bizi izan dugu, baina ziurtasuna sentitzen dugu: ikerketak inoiz baino zentzu handiagoa du”.

Aurreko edizioetan bezala, Itsas Museoaren zabaldegian izango da Estropatada. Renteriaren hitzetan, “ahal dugun neurri eta moduan ospatuko dugu, unean uneko testuinguruaren arabera eta agintariek emandako arauei jarraituta”.

Ospakizunaren data zehatza ez dute oraindik iragarri, eta Fundazioak hainbat egitasmo ditu ohiko ospakizuna, “gizartea sentikor bihurtzeko kanpaina luze baten azken errematea”, aldatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Estropatada zuzenean