Gizartea -
San Joan suak
San Joan gauean ez dute suterik baimenduko Donostian
Zehaztu dutenez, ez dute surik baimenduko, "ez publikorik ez pribaturik", Donostia Festetako bat izan ezik.
Agentziak | Erredakzioa
San Joan gauean ez dute surik baimenduko Donostian, eta Donostia Festetako bat bakarrik erreko dute, ziurrenik, Konstituzio Plazan, Jon Insausti Kultura zinegotziak baieztatu duenez.
Udalaren arduradunak emandako azalpenen arabera, ez da surik baimenduko, "ez publikorik ez pribaturik", Donostiako Udaleko jai patronatuarena izan ezik.
Osasun krisiaren eta alarma egoeraren ostean, "ez dut uste egokiena gune publikoak suekin betetzea denik", esan du Insaustik, Donostia Kulturak ekainerako prestatu duen programa aurkezteko prentsaurrekoan adierazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea