Gizartea -

KORONABIRUSA

Hiru positibo Txagorritxun, ebakuntza ondoren positibo eman duen paziente batengatik

Osasun Sailak jakitera eman duenez, aurreneko pazienteari bi PCR proba egin zizkioten. Bat ospitaleratu zutenean eta bestea ebakuntza baino lehen, eta bietan negatibo eman zuen.

Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko ate nagusia. Argazkia: EFE
Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko ate nagusia.
Txagorritxun koronabirusaren beste foku bat agertu ote den ikertzen ari da Osakidetza

0:56

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsonak, osasun profesional batek eta bi pazientek (horietako bat gaixotasunaren transmisorea izan da ebakuntza egin ondoren), positibo eman dute COVID-19 proban, Txagorritxuko Ospitalean, Gasteizen.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, aurreneko pazienteari bi PCR proba egin zizkioten, ospitaleratu zutenean eta ebakuntza baino lehen, eta bietan negatibo eman zuen.

Hala ere, ebakuntza egin ondoren koronabirusean positibo eman zuen, nahiz eta ebakuntzak COVID-19arekin zerikusirik ez izan. Ondorioz, protokoloa martxan jarri zuten, eta pazientea bakartu eta 75 pertsona baino gehiagori PCR probak egin zizkieten, unitate bereko osasun-langileei eta pazienteei, hain zuzen ere.

Proba horietan osasun profesional batek eta beste paziente batek positibo eman dute.

Gainera, ospitalean sukarra duten paziente guztiei probak egin dizkiete, orain arte inork ez du positibo eman, eta bi paziente kutsatuak egon diren gelak desinfektatu dituzte.

Ikerketaren inguruko xehetasun gehiago astelehen honetan, prentsaurrekoan, emango dituztela iragarri dute Osakidetzak eta Osasun Sailak. Agerraldia 12:30ean hasiko da Eusko Jaurlaritzako egoitzaren areto nagusian, Lakuan.

Euskadi deseskalatzearen 3 fasean sartzeko ordu gutxi batzuk falta direnean, gaixotasunaren agerraldiaren berri eman dute agintariek. Besteak beste, EAEko lurraldeen arteko mugimendu askatasuna, ostalaritzan edukiera mugak desagertu, garraio publikoetan % 100eko frekuentziak eta edukiera berreskuratu eta harreskolak eta haurtzaindegiak % 60ra irekiko dituzte.

Hain zuzen ere, Euskal Herrian antzeman zuten aurreneko agerraldietako bat Gasteizko ospitale honetan gertatu zen, konkretuki otsailean.

Arriskuko ez zen zonalde batera, Andaluziara, bidaia egin zuen mediku batek, ospitalera itzuli zenean, bost egun sintoma arinekin eman zituen, eta sukarrarekin hasi zenean proba egitea eskatu zuen. Positiboa otsaila bukaeran baieztatu zuten, eta ospitaleko dozenaka osasun-langile eta paziente etxeetan bakartu behar izan zituzten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa