Gizartea -

Nafarroa

Behin-behinean aske utzi dute Erriberrin aita hiltzea egotzita atxilotu zuten gaztea

Autopsiaren arabera, gizona bihotzekoak jota hil zen, eta ez ustez semeak eman zion kolpearen ondorioz.

Tafallako epaitegia. Argazkia: Google
Tafallako epaitegia.
Tafallako epaitegia. Argazkia: Google

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erriberrin aita hiltzea egotzita atxilotu zuten gaztea behin-behinean eta bermerik gabe aske uzteko agindua eman du gaur Tafallako epaitegiko lehen instrukzioko epaileak, gizona semeak emandako kolpearen ondorioz hil ez zela kontuan hartuta.

Epaileak autoan azaltzen duenez, autopsiaren lehendabiziko emaitzen arabera, biktima bihotzekoak emanda hil zen eta ez traumatismo baten ondorioz.

Hasiera batean, semeak "objektu handi batekin" jo ziola eta aita kolpe horren ondorioz hil zela zabaldu zuten.

Atxilotuari deklarazioa eginda eta autopsiaren emaitzak ezagututa, aipatu erabakia hartu du epaileak, eta Fiskaltzak ez du kautelazko neurririk eskatu.

Gertakariak astearte gauean jazo ziren Erriberriko etxebizitza batean. Aita-semeek liskarra izan zuten. 57 urteko gizona hil egin zen eta 27 urteko mutila atxilotu egin zuten.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erriberri Krimenak azken ordukoa Aitak albisteak