Gizartea -
Nafarroa
Seme batek aita hil du Erriberrin, familia-etxean izandako borroka batean
Dirudienez, semeak "objektu gogor bat erabiliz" eraso dio aitari.
Agentziak | Erredakzioa
Seme batek aita hil du astearte honetan Erriberrin, iluntzean familiaren etxean izandako borroka batean.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren iturriek EFEri esan diotenez, gertakaria 20:30 eta 21:00ak bitartean jazo da.
Semeak "objektu gogor bat erabiliz" eraso omen dio aitari, eta hil egin du.
Guardia Zibila arduratu da ikerketaz. Ez dute bestelako daturik eman, oraingoz.