Gizartea -

LUIZIA

Alberto Sololuzeren alaba Zaldibarko zabortegian izan da

Luizia izan zen tokiaren gainaldea egonkortzeko egin dituzten lanak ikusi ahal izan dituzte bisita horretan Nahia Sololuzek eta haren senarrak, obrako teknikariekin batera.

Nahia Sololuze, Larrialditarako pertsonalarekin eta obrako arduradunekin. Argazkia: Irekia
Nahia Sololuze eta senarra, Larrialditarako pertsonalarekin eta obrako arduradunekin.
Sololuzeren alabak Zaldibarko zabortegia bisitatu du obrako teknikariekin batera

0:49

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahia Sololuze, Alberto Sololuze otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian izan zen luizian desagertu zen langileetako baten alaba, eta haren senarra zabortegian izan dira gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Segurtasun Saileko Larrialdietarako eta Meteorologia zuzendaritzako pertsonalarekin eta obrako arduradunekin batera egin dute bisita. Luizia izan zen tokiaren gainaldea egonkortzeko egin dituzten azken lanak ikusi ahal izan dituzte eta obrako teknikariekin kontrastatu egindako egonkortze-lanen emaitzak.

Lur-jausiaren goiko aldean materialen deskarga handiak izan dira azken egunotan, eta beste hainbat finkapen ekintza batzuei esker, segurtasun handiagoz hurbiltzen ari dira lanak B1 bilaketa-eremuko zati garrantzitsuenera, Alberto eta Joaquinen gorpuak aurkitzeko aukera gehien dituen gunera, alegia. 

zaldibar

Zabortegia egonkortzeko lanen irudi bat. Argazkia:Irekia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ermua Eibar Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Elorrio Zaldibar Luiziak Durangaldea azken ordukoa