Gizartea -

Koronabirusa

Bizkaiko egoitzetako 279 adineko hil dira COVID-19aren krisia hasi denetik

Gainera, koronabirusaren sintomak zituzten beste 32 pertsona hil dira. 1.525 adinekok gaitza gainditu dute, eta egun, 13k ospitaleratuta jarraitzen dute.

1.525 adinekok gaitza gainditu dute. Argazkia: EFE
1.525 adinekok gaitza gainditu dute
1.525 adinekok gaitza gainditu dute. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko adinekoen egoitzetan bizi ziren 279 pertsona hil dira, eta koronabirusaren sintomak zituzten beste 32 lagun, COVID-19ak eragindako osasun krisia hasi zenetik, maiatzaren lehenengo hamabostaldiaren itxieran Bizkaiko Foru Aldundiak zabaldutako datuen arabera.

Egun, Bizkaiko adinekoen erresidentzietako 81 erabiltzailek dute gaixotasuna, eta horietatik 13 ospitaleratuta daude. Bestalde, 1.525 adinekok gaitza gainditu eta negatibo eman dute egin dieten probetan, Aldundiak zehaztu duenez.

Maiatzaren 29ra arte, Bizkaiko 155 egoitzetatik 25etan izan dira koronabirus kasuren bat. Erresidentzietako langileei dagokienez, 66k eman dute positibo (aurreko zenbaketan baino 9 gutxiago). Beste 102 langile isolamenduan daude (duela bi egun baino zazpi gutxiago), baina ez dute konfirmatu COVID-19a dutenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Deseskalatzea Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Pertsona edadetuak