Gizartea -

Zarata

Moma Bilboko diskoteka zarataren aurkako neurriak hartzera behartu du epaile batek

Zaratak legeak ezartzen dituen mugak gaindi ez ditzan dantzalekuak dagozkion neurri teknikoak ezarri beharko dituela ebatzi du Bilboko epaitegi batek.

Moma diskotekak zaratak ondoko hotelera pasatzea eragotzi beharko du
Moma diskoteka
Moma diskotekak zaratak ondoko hotelera pasatzea eragotzi beharko du

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiak ebazpen batean agindu duenez, Moma Bilboko diskotekak, Rodriguez Arias kaleko 66.ean, beharrezko neurri tekniko guztiak hartu beharko ditu dantzalekuaren jarduera musikalak eragiten duen zaratak ez dezan legeak horretarako ezartzen dituen mugak gainditu.

Epailearen ebazpenak dioenez, “inmisio akustikoak daude diskotekaren ondoko hotelean”, Ilunion Bilbaon.

Epaileak idatzian jaso duenez, transmisio akustikook “arau haustea dakarte argi eta garbi, eta 2017ko urtarriletik hasita gaur egunera arte egon dira”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Epaiketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak