Gizartea -
Koronabirusa
NANa eta pasaportea egiteko zerbitzua berrezarriko dute gaur EAEn eta Nafarroan
Herritarrek garaiz joan beharko dute hitzordura, maskara jantzita eta berritu beharreko dokumentuaren truke ordaindu beharrekoa eskudirutan: 12 euro NANaren kasuan eta 30 euro pasaportearen kasuan.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Poliziak NANa edo pasaportea egiteko zerbitzua berrezarriko du gaur, asteazkena, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, aurretiazko hitzorduaren bidez, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
Hitzordua, webgune ofizialean eska daiteke 2 fasean edota normaltasun berrirako bidean dauden lurralde guztietan. Horrela, Euskadin eta Nafarroan NANa edo pasaportea egiteko aukera dago jada.
Interesdunek garaiz joan beharko dute hitzordura, maskara jantzita eta berritu beharreko dokumentua eskuratzeko ordaindu beharreko diru-kopuru zehatza eskudirutan: 12 euro NANaren kasuan eta 30 euro pasaportearen kasuan.
Herritarrek bakarrik joan beharko dute hitzordura, adin txikikoekin edo laguntza behar duten pertsonekin dokumentuak eskuratzera joaten direnak izan ezik.