Gizartea -

Atzeratuta

Bilboko Gau Zuria urriaren 2an eta 3an ospatuko da

Gau Zuriak Bilboko hiriaren fundazioaren urteurrena ospatzen du eta ekainean egiten da baina, koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, urrira atzeratzea erabaki dute.

Bilboko udaletxea argiztapen bereziarekin, 2019ko Gau Zurian. Argazkia: Bilboko Udala.
Bilboko udaletxea argiztapen bereziarekin, 2019ko Gau Zurian
Bilboko udaletxea argiztapen bereziarekin, 2019ko Gau Zurian. Argazkia: Bilboko Udala.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo hiriaren fundazioaren urteurrena ospatzen duen Gau Zuria urriaren 2ra eta 3ra atzeratzea erabaki du Udalak, koronabirusaren pandiaren ondorioz. Ospakizuna ekainea egin ohi izan da, baia aurtengo egoera bereziak ospakizuna atzeratzera behartu ditu udal agintariak. Ondorioz, urrian ospatuko dute, betiere orduko osasun-baldintzek hartako bidea ematen badute. 

Egitarauaren berririk ez dute oraindik eman, horretan lanean ari direlako, baina, aurreratu dutenez, "2020ko Gau Zuriak tokiko kutsu nabarmena izango du, euskal sortzaileen, artisten eta hornitzaileen aldeko apustua egingo baita, Bilbao Aurrera Planean onartutakoaren ildotik".

Erabakia hartzeko, kontuan hartu dira, batetik, COVID-19ak Euskadin eragindako egoera eta, bestetik, ekitaldi jendetsuetan eta aire zabaleko jardueretan osasun publikoa bermatzeko mugak eta espazio publikoko aforoak errespetatzea, Osasun Publikoaren irizpideei eta Eudelen gomendioei jarraituta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak COVID kasuak