Gizartea -
Koronabirusa
Bi atxilotu Gasteizen, alarma-egoera 5 eta 6 aldiz ez errespetatzea leporatuta
36 eta 27 urteko bi gizonei desobedientzia delitu larriak egotzi dizkiete, Gasteizko Udaltzaingoak ostegun honetan jakitera eman duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Bi gizon atxilotu dituzte azken orduetan Gasteizen, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ezarritako alarma-egoeran araututako neurri murriztaileak bost eta sei aldiz ez errespetatzea leporatuta.
36 eta 27 urteko bi gizonei desobedientzia delitu larriak egotzi dizkiete, Gasteizko Udaltzaingoak ostegun honetan jakitera eman duenez.
Horietako bat atzo, asteazkena, atxilotu zuten, Nikaragua kalean, eserleku batean eserita zegoen beste pertsona batekin batera, bide publikoan egoteko arrazoirik gabe.
Udaltzainek, konfinamendua ez errespetatzeagatik salatu duten seigarren aldia dela egiaztatu zuten, eta eginbideak amaituta epailearen esku utzi zuten.
Beste gizona, lagun batekin banku batean eserita topatu zuten atzo, Erbina kalean, eta arrazoi beragatik salatu zuten. Kasu horretan, bosgarren aldia da gizonezkoak ez duela alarma-egoera errespetatu, eta horregatik ere atxilotu zuten.