Gizartea -

Bizkaia

Mendian galdutako sei gazte onik aurkitu dituzte Berangon

Munarrikolanda mendian zeuden gazteek ez zuten etxera itzultzeko bidea topatzen, eta, 22:25 aldera, galdu egin zirela jakinarazi zioten SOS Deiak-i.

Sopela eta Berango artean dagoen Munarrikolanda mendia. Artxiboko argazkia: Aitor Villacampa
Sopela eta Berango artean dagoen Munarrikolanda mendia.
Sopela eta Berango artean dagoen Munarrikolanda mendia. Artxiboko argazkia: Aitor Villacampa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berango eta Sopela (Bizkaia) arteko Munarrikolanda menditik etxera itzultzeko bidea aurkitzen ez zuten sei gazte onik topatu dituzte bart Bizkaiko Suhiltzaileek eta Ertzaintzaren patruila batek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Munarrikolanda mendian zeuden gazteek ez zuten etxera itzultzeko bidea topatzen, eta, 22:25 aldera, galdu egin zirela jakinarazi zioten SOS Deiak-i.

Hori dela eta, Bizkaiko Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruila bat bertaratu ziren, bai eta gazteetako baten aita ere. Osasun-egoera onean topatu zituzten, eta menditik jaisten lagundu zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Sopela Bizkaia Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Berango Urduliz Beste kirol batzuk Suhiltzaileak SOS Deiak