Gizartea -

Koronabirusa

Kirolariek ordu-tarteak errespetatu behar dituzte 10.000 biztanletik gorako herrietan

Kudeaketa publikoko kirol-instalazioak itxita egongo dira, eta aire zabaleko kudeaketa pribatukoak, berriz, ireki ahalko dira, betiere jarduera fisikoa bakarka egiten bada.

Hainbat pertsona kirola egiten Bilbon. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona kirola egiten Bilbon.
Hainbat pertsona kirola egiten Bilbon. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10.000 biztanletik gorako udalerrietan kirola egiten duten pertsonek koronabirusari aurre egiteko asmoz ezarritako ordu-tarteak errespetatu behar dituzte, nahiz eta 10.000 biztanletik beherako ondoko herrietara joan jarduera fisikoa egiteko.

Ildo horretatik, lurralde historiko osoan jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera zein baldintzatan ematen den jasotzen duen dokumentu bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, maiatzaren 18tik, bizilekua finkatuta dagoen udalerritik kanpo mugitzea ahalbidetzen da (hauek dira 1 fasearen bigarren astean baimendutako aukera berriak).

Oro har, jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean egin daitezke, betiere segurtasun, osasun eta higiene neurriak errespetatuz. Pertsonen arteko distantzia gutxienez 2 metrokoa izango da, oinez joanez gero, eta 10 metrokoa, berriz, bizikletak, patinak edo antzekoak erabiliz gero.

Kirolak eta jarduera fisikoak egunean behin egin ahalko dira, denbora-mugarik gabe, dagokion ordu-tartean, bizilekua finkatuta dagoen lurralde historikoaren barruan. Kirola egitera joateko autoa erabil daiteke, betiere lurralde historiko beraren barruan. Gainera, mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna ahalbidetzen da bi lurralde desberdinen artean.

Testuinguru horretan, kirola egiten duen pertsona 10.000 biztanletik beherako udalerri batean bizi bada eta jarduera fisikoa udalerri berean egiten badu, ez dira ordu-tarteak ezarriko. 10.000 biztanletik beherako udalerri batean bizi eta 10.000 biztanletik gorako udalerri batera mugituz gero, ordea, gaur egungo ordu-tarteak aplikatuko dira herri horretan.

Bestalde, kudeaketa publikoko kirol-instalazioak itxita egongo dira, eta aire zabaleko kudeaketa pribatukoak, berriz, ireki ahalko dira, betiere jarduera fisikoa bakarka egiten bada edo, bi lagun aritzen badira, pertsonen arteko distantzia zaintzea bermatzen badute (adibidez, tenisean edo padelean). Kudeaketa pribatuko instalazio itxietan, entrenamendu pertsonala bakarrik baimenduko da.

Kirol-instalazioetan, aire librean zein instalazio itxietan, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da beti, eta txandak ezarriko dira sarreran. Horrez gain, % 30eko edukiera errespetatu beharko da, eta ezingo dira aldagelak erabili.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola zuzenean Kirolak Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Medikuak Kirolak bideoak Beste kirol batzuk Emakumeen kirola Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea