Gizartea -
Koronabirusa
Zazpi egun jarraian hildako barik Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Pandemia hasi zenetik, 167 adineko hil dira koronabirusarekin. Azken bi egunetan, beste lau kutsatu dira eta beste lauk gaitza gainditu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koronabirusaren ondorioz hildakorik gabe itxi dute astea Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Azken bi egunetan, beste lau kutsatu dira eta beste lauk, ordea, gaitza gainditu dute. Pandemia hasi zenetik, 167 adineko hil dira koronabirusarekin, gaixoen % 29,7.
Gaurdaino, beste 363 lagunek gainditu dute gaitza (gaixoen % 64,6) eta beste 32k pronostiko erreserbatua dute (gaixoen % 5,7).
Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, azken bi egunetan alta eman diete Donostiako Berra zentroan bizi den adineko biri eta Aretxabaletako Debagoiena erresidentziaren beste bi adinekori. Aldundiko 16 egoitzetan izan dira kutsatzeak, eta horietatik 11n ez daude dagoeneko gaixorik.