Gizartea -

Koronabirusa

Toki publikoetan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da

Arau berria datozen egunetan onartuko dute, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri duenez.

Emakume bat, Landabengo azokan (Iruña), babes-maskararekin. Argazkia: EFE
Emakume bat, Landabengo azokan (Iruña), babes-maskararekin
Musukoen derrigorrezko erabilera indartu egingo da datozen egunetan

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leku publikoetan babes-maskarak derrigorrez erabiltzea onartuko du Espainiako Gobernuak datozen egunetan, igande honetan eskainitako prentsaurrekoan Maria Jesus Montero Ogasun ministroak eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak iragarri duenez.

"Erkidegoekin gaur izandako bileran aukera hori aho batez proposatu dute, eta Gobernuak entzun egin du", azaldu du Monterok. "Osasun Ministerioa jada zegoen aukera hori aztertzen, eta datozen egunetan arautuko dugu", gaineratu du.

Neurri horren inguruan adostasun handia egon dela aitortu du Salvador Illa Osasun ministroak ere. Lanean dabiltzala aurreratu du baina adierazi duenez, agindua itxita izan arte, ez dute zehaztasun gehiago eskainiko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea