Gizartea -
ARABA
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emazteari eta alaba bati erasotzeagatik
Asteazkenean, 14:00ak aldera, gazte batek Udaltzaingoari deitu zion, aitak amari eraso egin ziola esanez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko Udaltzaingoak 59 urteko gizon bat atxilotu du Arabako hiriburuko Ehari-Gobeu auzoko familiaren etxebizitzan emaztea eta alaba bat jotzeagatik.
Asteazkenean, 14:00ak aldera, gazte batek Udaltzaingoari deitu zion, aitak amari eraso egin ziola esanez.
Bertara iritsitakoan, agenteek emakumea ikusi zuten, aurpegian kolpe handi bat zuela, eta semeek (erasoaren lekukoak) kontatu zieten aitak eraso ziola, eztabaida batean, eta alaba bati ere zaplaztekoa eman ziola.
Handik gutxira, eraikineko eskaileretan aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta atxilotu egin zuten. Ondoren, ertzain-etxera eraman zuten.
-------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.